2016/06/14

IÑAKI LARRAÑAGA SAN ANDRES ESKOLAN.

Orain dela pare bat aste Iñaki Larrañaga margolari Eibartarra gurean izan genuen. Bai artearekin bai bizitzarekin zerikusia zuten gauza asko irakatsi zizkigun. Eskerrik asko Iñaki!





ARTEAREN PROIEKTUAREKIN ITZULIKA GABILTZALA, HAINBAT JOLAS, INFORMAZIOA ETA GAUZA INTERESGARRI DUEN ORRIALDE BAT AURKITU DUGU. ZEIN ONA IZAN DAITEKEEN ETXEAN JOLASTEKO!
HEMEN BEHEAN DUZUE ENLAZEA:
MARGOLARIAK UMEENTZAT


2016/05/03

IPUIN KONTALARIAK




3. mailako A gelakoek ere egin digute ipuin kontalari lana, ze lan bikaina!

3. mailako ipuin kontalariak.


Paisaien gaiarekin lotutako ipuin zoragarriak egin zizkiguten 3. mailakoek. Hain ipuin ederrak eginda nola ez kontatu gure eskolako txikiei!


2016/04/29

Eibarko artisten elkartearen 50. urteurrena


Artea eta margolarien proiektua garatzen ari garela, Eibarko artisten elkartearen 50. urteurrena dela eta Portalean antolatutako erakusketaren berri izan genuen. Geure herrian egindako artelanak zein garrantzitsuak diren jakinda, bertara joan ginen ikustera.
Benetan artista handiak ditugu Eibarren gero!






2015/11/20

UNIBERTSOA


Logopedia gelan unibertsoari buruz egin dugun lan hau, zuekin konpartitu nahi genuke. Ea gustoko duzuen!!!